XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TXILLARDEGI Leturia-ren egunkari ezkutua EUSKAL IDAZ-LANAK BILBAO RAMON SAIZARBITORIA EGUNERO HASTEN DELAKO].

Azken hogeitamar urtetan euskal elaberriak ahalegin interesgarriak egin ditu bere berrikuntzan.

Dasconaguerre-n Atheka gaitzeko oihartzunak eta Elizanbururen Piarres Adame entsegu batzu dira, hastapen batzu.

Ez dute elaberriak galdegiten duen zabaldura, arnasa luze eta iraunkorra.

Eta geroztik aurrerapenak laburrak izan dira.

Beren garaian Echeita eta Domingo Agirrek Euskal Herriaren itxura bat eman daukute bainan atzerat itzulia, iragan denborakoa jadanik.

Alta Euskal Herriak ezagutu zituen zonbeit trajedia, adibidez bi karlistadak, sartua zen industria garaian eta abertzaletasunaren ideia berriak sortzen ari ziren.

Zerbait herexa aurki dezakeguia gure elaberrietan? ez, salbu erdaraz, Unamuno batek idazten duelarik Paz en la guerra.

Iduri luke gaurko literaturak eremu gehiago emaiten diola elaberriari.

Nouveau roman delakoaren haize berriek jotzen dituzte Euskal Herriko mendi eta oihanak.

Oraiko belaunaldia sartu da oraiko gaietan oraiko estetika baliatuz, oraikotasunari emaiten diola behar duen lehentasuna.

Saizarbitoriak, Txillardegik, Haranburu Altunak bereganatu dituzte orai Europan urratzen diren bide nagusiak.

Oraikotze hortan datza euskal elaberriaren geroa, nahiz kritiko guziek aho batez aitortzen duten Amerikanoen aurrerapena elaberrian, izan diten Ipar Amerikanoak ala hego Amerikanoak, elaberriaren maila beheiti doala Europan.

Egia erran euskaldun idazlea ez daiteke bizi bere idatz lanetik eta hortan dago beharbada elaberriatik urruntzea, lan asko galdatzen baitu elaberri baten idazteak.

Duela berrogoi eta hamar urte Pio Barojak idazten zuen: .

Alta arrakasta haundiena Pio Barojak zaukan espainiol elaberri egileen artean: .

Antzerkia Elaberriarekin gertatzen dena antzerkiarekin gertatzen da ere.

Pentsa dezagun zer mailatarat igan den antzerkia Mendebaleko Europan, bereziki XVI. eta XVII. mendetan.

Shakespeare Inglaterran, Lope de Vega, Tirso de Molina, Calderón de la Barca Espainian, Corneille, Racine, Molíere Frantzian, zer berpiztea izan den erromantizismo garaian.

Baztertuz Xiberotar pastorala euskal antzerkia biziki berant sortu zauku.

Lehen urratsak egin ditu XVIII. mendean segidarik gabe eta berriz hasi da XX. mendearen bukaeran.

Egia erran azken urte hauetan 1945etik honarat oldar berezi batek eman dio bertze bizi bat.

Mail gorago batetarat igan da Labayen, Monzon eta Larzabal-i esker.

Lehenak emana zion lehen bultzada gerla aintzinean, Monzon-ek olerki apaindura batez ornitu du eta Larzabalek, gaiak hartuz euskal literaturan (Etxahun, Bordaxuri) edo euskal historian (Matalás, Orreaga) abertzalegoari ideki du.

Halere idazle guti dauzkagu gaurko egunean: Monzon zendua, Labaien eta Larzabal ixilduak, konda daitezke esku batean gaurko idazleak.

Horrez gainera antzerkiaren idaztea ez da aski, behar dira antzerkiak jokatu, publikoari eskaini eta ez daukagu profesionaltasunik Euskal Herrian.

Hortarako behar dira gazteak preparatu, jende ikasiak baitira jokolariak edozoin erresumatan.

Kultura minixteritza batek badauka hor zer egin.

Obra baliosa eginen du lagunduz bereziki euskal antzerkia, lokarri hertsiak jarririk iparraldearekin.

Saiakera Halere ikusiz zonbat liburu berri agertu diren 1545etik 1879 artio heltzen gara Ibon Sarasolak emanikako datoekin, itzulpenak baztertuz 101 liburutarat, horietan 12 bakarrik direla erlisionetik kanpo.

Uzta eskasa dudarik gabe.

Bainan nehork ez dezake uka 1879tik honarat aurrerapen haundia izan dela: elaberria hasi, antzerkiaren maila goratu, saiakera sortu edozoin gai euskaraz aipatuz: filosofia, politika, literatura kritika, linguistika, idazleen artean agertzen direla bereziki Txillardegi eta José Azurrnendi.

Ideologia berriak sartzen dira, denbora berean, Euskal Herria osoki idekitzen baita oraiko pentsakera moldeetara.

Joxe Azurmendi HIZKUNTZA ETNIA ETA MARXISMOA. Azken hamarkadetan, inoiz ez bezalako obra gotorrak ezagutu ditu euskarazko saiakerak.

Dezagun erran bideak urratuak zituztela Jean Etxepare medikuak 1910 ean argitarazi zituelarik bere Buruxkak.

Nahiz literaturatik kanpo dauden, aipatu behar dira hezkuntzari buruz eginikako hainbeste liburu hala nola matematikakoak, fisikakoak eta abar... edozoin mailatako beharrezkoak zirenak.